2018ko Andramaixetako kartel iragarlea aukeratzeko lehiaketa
Aretxabaletako Andramaixetako jaiak iragartzeko erabiliko den kartela aukeratzeko KARTEL LEHIAKETA antolatu du Kultura Sailak.
OINARRIAK:
1.-Lehiaketa honetan edozeinek har dezake parte.
2.-Teknika librea izango da.
3.-Kartelaren neurria DIN A3an eta formatu digitalean (gehienez 10 mega) aurkeztu behar dira.
4.-Kartelak derrigorrez testu hau izan behar du:
ANDRAMAIXAK 2018
ABUZTUAREN 13A,14A, 15A, 16A eta 17A
ARETXABALETA
5.-Irabazleak 300 €ko saria jasoko du.
6.-Egoki ikusten bada, erakusketa antolatuko da aurkeztutako kartel guztiekin.
7.-Aurkezpena:
a) Lanak posta arruntez: helbide honetara:
Aretxabaletako Udala, Otalora kalea,1- 20550 Aretxabaleta
Kartelarekin batera kartazal itxi bat aurkeztu beharko da ezizenarekin. Horren barruan egilearen datuak: izen-abizenak, adina, helbidea eta teléfono zenbakia, aurkeztuko dira.
b) Posta elektronikoz: helbide honetara: kultura@aretxabaleta.eus
Asuntoa: Andramaixak 2018
Bertan baita artxibo bat erantsi behar da posta arruntez eskatzen diren datu berberekin.
8.-Kartelak, uztailaren 7a baino lehen bidali beharko dira Kultur etxera edo Udaletxera.
9.-Epaimahaia, kultura batzordeko kideek eta herriko hainbat pertsonak osatuko dute.
10.-Epaimahaiaren erabakia uztailaren 13an jakinaraziko da.