‘Bullying’ egoerei nola aurre egin landuko da gurasoekin

2023/03/01
Hitzaldia martxoaren 7an izango da Arkupen, 18:00etatik aurrera.

Bullying-egoerak minimizatzeko ingurune seguruak nola sortu da datorren martxoaren 7an Ortzadar enpresak gurasoei zuzenduta eskainiko duen hitzaldiaren izenburua. Euskaraz emango den hitzaldi honen helburua familiei beren seme-alabentzako ingurune seguru eta babesleak sortzen laguntzea da, baita balizko arrisku, jazarpen edo bullying egoerak antzematen ikastea ere. Hitzordua Arkupen izango da, 18:00etatik aurrera.

Gipuzkoako Foru Aldundiko Gazteria Zuzendaritzak sustatzen duen Treba Gurasoak ekimenaren barruan kokatzen da ekitaldi hau. Haurren eta nerabeen bizi-kalitatea eta aukerak hobetzea du helburu programa honek, gurasoak hezkuntza-gaitasunetan trebatuz.

Udal Hezkuntza sailak bat egin du aurten ere programa honekin. Martxoaren 7koa programatutako bigarren hitzaldia izango da. Azkena maiatzaren 4an izango da eta autoestimua landuko da.