‘Beldur Barik’ ikus-entzunezko lehiaketa abian dago

2021/09/23
Ikus-entzunezko produkzioen bidez, 12 eta 26 urteko gazteek nola erantzuten duten desberdintasun egoeren aurrean erakustea da helburua.

Lanak aurkezteko epea arazoaren 5era arte dago zabalik.

12 eta 26 urte bitarteko gazteei zuzendutako Beldur Barik ikus-entzunezko lehiaketak lanak aurkezteko epea zabalik du azaroaren 5era arte. Lehiaketaren xedea da ikus-entzunezko produkzioen bidez erakustea neska-mutilek nola erantzuten duten desberdintasun egoeren aurrean, eta nola egiten dieten aurre indarkeria sexistaren adierazpenei Beldur Barik jarrerarekin.

Beldur Barik programa jende gazteari zuzendua dago, indarkeria sexista prebenitzeko, eta errespetuan, tratu onetan eta berdintasunean oinarritutako harremanak sustatzeko. Berdinsarea (berdintasunaren alde eta emakumeenganako indarkeriaren aurka lan egiten duten udalek osatutako sarea) izeneko sarearen barruan sortu zen 2009an. Gaur egun, Emakundek-Emakumearen Euskal Erakundea- antolatzen du, Berdinsarea-Eudelen eta Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Foru Aldundien bultzadarekin batera.

Informazio gehiagorako:

https://www.beldurbarik.eus/eu/beldur-barik-lehiaketa-2021/