2016ko Andramaixetako kartel lehiaketa

2016/06/21
Aretxabaletako Andramaixetako jaiak iragartzeko erabiliko den kartela aukeratzeko KARTEL LEHIAKETA antolatu du Udalak.

OINARRIAK:

1.-Lehiaketa honetan edozeinek har dezake parte.

2.-Teknika librea izango da.

3.-Kartelaren neurria 50x70 zentimetrokoa izango da, edota formatu digitalean ekarriz gero, DINA 3an aurkeztu behar dira.

4.-Kartelak derrigorrez testu hau izan behar du:

ANDRAMAIXAK 2016

ABUZTUAREN 13A,14A, 15A, 16A eta 17A

ARETXABALETA

5.-Irabazleak 300 €ko saria jasoko du.

6.-Egoki ikusten bada, erakusketa antolatuko da aurkeztutako kartel guztiekin.

7.-Kartelarekin batera kartazal itxi bat aurkeztu beharko da ezizenarekin. Horren barruan egilearen datuak: izen-abizenak, adina, helbidea eta telefono zenbakia, aurkeztuko dira.

8.-Kartelak , uztailaren 11a baino lehen bidali beharko dira Kultur etxera edo Udaletxera.

9.-Epaimahaia, kultura batzordeko kideek eta herriko hainbat pertsonak osatuko dute.

10.-Epaimahaiaren erabakia uztailaren 12an jakinaraziko da.