104.905 erabiltzaile izan ditu kiroldegiak azken urtean
2021/06/16
Ekainaren 8an urtebete bete zen Ibarra kiroldegiak konfinamenduaren ondoren berriro ateak ireki zituenetik. Denbora honetan 104.905 erabiltzaile izan ditu kiroldegiak; aurreko urtearekin alderatuz gero, %32 gutxiago. Baina kontuan izan behar da egoera guztiz desberdina izan dela pandemiari aurre egiteko hartu behar izan diren neurriengatik: edukiera mugatuak, maskara nahitaez erabili beharra... Beraz, balorazioa positiboa da.
Intzidentziei dagokienez, lau izan dira azken urtean (arakatzaileen deiak).