- https://www.aretxabaleta.eus/eu/arkupe/agenda/javier-yanguas-que-nos-ha-ensenado-el-covid-sobre-la-soledad
- JAVIER YANGUAS: ¿Qué nos ha enseñado el COVID sobre la soledad?
- 2022-03-16T18:30:00+01:00
- 2022-03-16T19:30:00+01:00
JAVIER YANGUAS: ¿Qué nos ha enseñado el COVID sobre la soledad?
Aurrekaririk gabeko egoera sozial batean gaude: 2020ko martxotik, intentsitate desberdinekin, gure harreman sozialetan murrizketak izan ditugu. Neurri handiagoan edo txikiagoan pairatu dugun “isolamendu sozial” horrek, eta horri lotutako bakardadeak, eragin desberdina izan dute: ahulenek gogorrago jasan dituzte isolamendua eta bakardadea.
Zeintzuk izan dira pandemiak eragindako isolamendu sozialari eta bakardadeari buruzko ikaskuntzak? Aldatu al da gure ulertzeko eta esku hartzeko modua bakardadean? Gure zahartzaroko ereduak aldatu behar ditugu? Antzeko beste egoera bat bagenu, beste modu batera jokatu beharko genuke?
Hitzaldian, bakardadeak gure gizarteari dakarzkion erronkei erantzuten saiatuko gara, ikuspegi zabal eta diziplinartekotik.
Hizkuntza: gaztelaniaz
- Zer
- Hitzaldia
- Noiz
- 2022/03/16 18:30 - 19:30"
- Non
- Zaraia aretoa
- Hitzordua egutegira gehitu
- iCal