Inauteririk gabe
Tristura handiz bada ere, 2021eko Inauteriak bertan behera uztea erabaki dugu.
Atxabaltarrentzat ziurrenik hau da festarik preziatuenetako bat. Hala ere, pandemiak
sortu duen egoera ikusita, eta Andramaixekin eta Sanmigelekin gertatu zen bezala,
Inauteriak ere ez dira ospatuko, herritarren segurtasuna, osasuna eta ongizatea
bermatzea ezinbestekoa baita.
Txapel Txin ere ezingo dugu kaleetan ikusi, baina umeek bai izango dute aukera
eskoletan berarekin egoteko.
Santa Ageda neska-mutilen dantzez ere ezingo dugu gozatu aurten.
Gure egunerokotasuna eta ohiturak berreskuratzeko gogo handia badugu ere, une
honetan horrelako erabakiak hartu behar ditugu, gogorrak baina ezinbestekoak.
Horregatik, atxabaltar guztiei zentzuz eta arduraz jokatzeko eskatzen diegu, esan bezala
momentuz ez delako posible inongo ospakizunik egitea.
Datorren urtean Inauteriak merezi duten bezala ospatzea espero dugu.
Eskerrik asko denoi.
Aretxabaletako Udala eta Aretxabaletako Karnabalen Lagunak