Ibarra kiroldegiak irailaren 14tik aurrera goizeko 7:00etan zabalduko ditu bere ateak
2020/09/03
Irailaren 14tik aurrera Ibarra kiroldegiak 7:00etatik 21:30era irekiko ditu bere ateak astelehenetik ostiralera, eta igandeetan, aldiz, 9:00etatik 14:00etara. Larunbatetan (26an izan ezik, itxita egongo baita) 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara egongo da zabalik.
Txanda sistemari eutsiko zaio, baita azken hilabeteetatik indarrean dauden segurtasun-neurriei ere.
Abonuei dagokienez, urritik aurrera ohiko prezioak aplikatuko dira, Baja eman izanez gero irailean egitea komeni da.