Topogida
Bidezidorrak, mendiak eta BTT zirkuitua
Eskuartean duzun hau, Aretxabaletan aisialdirako egin den lehenengo natura-gidaliburua da. Oinarrizko informazioa eskaintzen duen poltsikoko liburu honek, Debagoieneko udalerri eder honetako ezkutuko altxor miresgarriak ezagutzen lagunduko dizu.
Topogida honekin Aretxabaleta aktiboki, mendiko botak jantzirik, ezagutzera gonbidatzen zaitugu; bera, udalerria, izan dadila zu erakartzen zaituena. Zu zeu zara protagonista eta zure esperientzia ezagutza iturririk nagusiena.
Aretxabaletako erakargarritasunaren zati handi bat hirigunetik kanpo aurkituko duzu. Gertu, atxabaltarrok mendez mende sortu dugun paisaia kulturala antzeman daiteke. Jauregiak, baserriak, iturriak, basoak eta mendiak dira Aretxabaletako kultura eta historiaren berri ematen digutenak. Topogidak, bidezidorren bitartez, horiek guztiak ezagutzera gonbidatzen zaitu. Bertan, oinezko sei ibilbide, BTT zirkuitu bat, zazpi mendi gailurretara iristeko argibideak eta bertako landaretza ezagutzeko azalpenak aurki daitezke.
Jaitsi Aretxabaletako Topogida PDF formatuan.