Sestaon gertatutako erailketa matxista gaitzesteko elkarretaratzea egingo da bihar

2021/02/13

Aretxabaletako Udalak otsailaren 12an, Sestaon, 56 urteko emakumearen erailketa matxista gaitzesten du eta haren senide eta hurbilenekoei babesa eta hurbiltasuna adierazi nahi die. 

Indarkeria matxistak Euskal Herrian 2003tik 109 emakume eta 11 adingabe hil ditu. Indarkeria matxistaren eraginez, urtarrilaren 2an Aintzane Pujana eraili zuten. 41 egun igaro ondoren beste emakume bat erailia izan da.

Ez da ekintza bakan bat. Horregatik guztiagatik, Udalak bihar, otsailak 14, 13:00tan herriko plazan egingo den elkarretaratzean parte hartuko duela adierazten du.

Erasorik ez, erantzunik gabe!