Lan eskaintza Antzuolako landa ingurunerako
EZINBESTEKO BALDINTZAK:
• Unibertsitate tituluduna, nekazaritza arloan esperientziarekin.
• Euskera: EGA, III H.E. edo horren baliokideren bat egiaztatzea.
• B-motako gida-baimena eta ibilgailuaren disponibilitatea.
HONAKO HAUEK BALORATUKO DIRA:
• Landa Ingurunearen Garapenari buruzko ezagutza.
• Lehen sektorean eta landa-garapenean lan-esperientzia izatea.
• Eskualdekoa izatea.
• Eusko Jaurlaritzak eta Foru Aldundiak landa-eremuan eta lehen sektorerako dituen politikak, araudiak eta jarduera-programak ezagutzea.
• Proiektu-kudeaketan esperientzia izatea.
• Harremanetarako gaitasuna, eta talde-dinamizazioan esperientzia izatea.
• Esperientzia eta formazioa baloratzeko, behar diren agirien bidez egiaztatutakoak onartuko dira soilik.
LANPOSTUAREN EZAUGARRIAK ETA EGINKIZUNAK:
Zereginak:
• Antzuolako Landa ingurunearen baliabideak identifikatu, ekintzaileak eta proiektuak identifikatu.
• Antzuolako enpresekin, Lehen sektorea bultzatzeko, enpresen erantzukizun sozial arloa landu.
• Baserritar eta lur jabeekin lehen sektorea bultzatzeko bakoitzaren parte hartzea identifikatu, ( nekazal lurren gestioa, basoaren kudeaketa, makinaria konpartitzeko taldeak, komertzializazio taldeak….).
• Baserri inguruan lana egitea nahi duten ekintzaileak identifikatu.
• Antzuolako jatetxe, dendari eta beste eragile batzuen parte hartzea nolakoa izan daitekeen identifikatu.
• Beste esperientzia batzuk identifikatu eta Antzuolara nola egokitu aztertu.
• Antzuolako gizarteari ekimenaren berri eman eta euren parte hartzeko moduak identifikatu.
• Elkarrizketako gidoiak prestatu eta datu bilketa egin.
• Talde ezberdinen arteko koordinazioa landu, informazioa trukatzeko guneak, talde dinamikak, proiektuei lotutako lan taldeak sortu eta dinamizatu...
• Landutako gai guztiak txosten baten bildu, eta postuak berak dituen administrazio lanak egin.
ESKAINTZEN DA:
- URTE BETERAKO LANA, luzatzeko aukerarekin.
- LANARI BURUZKO FORMAKUNTZA.
KURRICULUMNA BIDALTZEKO EPEA: maiatzak 2, eguerdiko 14,00
DEBA GARAIA Elkartea, Urteaga kalea, 21, 20570 BERGARA. Eposta: marikarmen@debagaraia.eus