Gizarteratzea
BAZTERTUA GERATZEKO ARRISKUAN DADUEN PERTSONENTZAKO GIZARTE ETA HEZKUNTZA ARLOKO ZERBITZUA
Hezkuntza-laguntza eskaintzen da, zaurgarritasun-egoeran dauden pertsona horiei gaitasunak eskuratzen eta garatzen laguntzeko, horrela autonomoki moldatu eta gizarteratu daitezen eta familia- eta komunitate-ingurunean bizikidetza egokia izan dezaten. Pertsona horiek beren zaintzan eta/edo babesean izan ditzaketen beste gabezia batzuk arintzeko ere erabili ahal izango da laguntza hau. Baliabide hau indarkeria matxistaren biktima diren emakumeentzat erabili ahal izango da.
Hartzaileak
Udalerri honetan bizi edo bertan errotuta egonik bazterketa-arriskuan dauden pertsonak, betiere gizarte-langileak egoera baloratu ondoren zerbitzu hori martxan jartzeko beharra dagoela ikusten bada.
Sartzeko modua
Balorazio-hitzordua Lehen Mailako Arreta Zerbitzuko gizarte-langileekin
Gizarte Zerbitzuak (08:30etik 14:00etara)
Otalora kalea, 1(Liburutegi zaharra)
Tel. 943 711862