Udalak radar pedagokioak jarri ditu herriko lau puntutan

2023/01/02
Zirkulazioa baretzeko baimendutako gehieneko abiaduraz kontzientziatzen dituzte gidariak, baina ez dute isunik jartzen.

Udalak radarrak jarri ditu herriko lau puntutan disuasio-neurri gisa. Radar hauek funtzio pedagogikoa dute; gidariei, isunik jarri gabe, zirkulatzen ari diren abiadura erakusten diete eta baimendutako mugak gainditzean ere ohartarazten diete.

Dispotitibo hauek herriko sarreran (Arrasatetik etorrita, kuartelaren ondoan dagoen biribilgune berrira iritsi aurretik), Txarapean (zirkulazioaren bi noranzkotan) eta Araba ibilbidean (autobus geltokitik gertu) jarri dira.

Beraz, udalerriko lau bide nagusitan ibilgailuen etengabeko zirkulazioa baretzeko lagungarri izatea nahi du Udalak. Horrela, gailu hauen helburua gidariei zein abiaduratan zirkulatzen ari diren ohartaraztea da. Gorriz iragartzen da legez ezarritako abiadura-muga gainditzen denean, eta berdez, aldiz, araudiak baimendutako abiaduraren barruan zirkulatzen bada. Radar hauetako hiru dagoeneko martxan daude, eta laugarrena (Txarapeako bat) urtarrilean zehar jarriko da abian.