Udaberriko gaztekonkis
Udaberriko gaztekonkis martxoaren 30ean eta martxoaren 31n burutuko da. Hona hemen egitaraua:
Martxoak 30, GAZTE KONKIS MENDIAN:
Egun guztiko mendi irteera izango da (goizeko 11etan irten eta arratsaldeko 5ak arte) eta probak ibilbidean zehar egongo dira.
Martxoak 31, GAZTEKONKIS HERRIAN
Goizez: 11:00-13:00
Saskibaloia 3X3
Igeriketa froga
Eskalada
Errugbia
Punteria ariketa
Abilezia zirkuitoa
Arratsaldez: 17:00-19:00
Herri krosa
Herri kirolak
Zunba
Merendola
Gaztekonkisean parte hartzeko 5 pertsonako taldeak sortu beharko dira. Talde mistoek puntuazio handiagoa izango dute.
3 sari banatuko dira:
1. Talde irabazlearentzat: Laboral Kutxa Baskoniaren saskibaloi partidua ikustera joateko sarrerak eta afaria.
2. Bigarren geratzen den taldearentzat: izotz pistarako sarrerak eta afaria
3. Talde eredugarriarentzat: afaria.
Izena emateko epea zabalik egongo da otsailaren 26tik martxoaren 23ra, ondoko http://goo.gl/forms/EDEUGXHQON helbidean