2023ko Andramaixak iragartzeko kartel lehiaketa abian da
2023/06/15
Kultura Sailak aurtengo jaiak iragarriko dituen kartela aukeratzeko lehiaketa deitu du. Proposamenak aurkezteko epea uztailaren 7ra arte egongo da zabalik, eta irabazleak 300 euroko saria jasoko du.
OINARRIAK:
- Lehiaketa honetan edozeinek har dezake parte.
- Teknika librea izango da.
- Kartelaren neurria DIN A3 izango da eta formatu digitalean (gehienez 6 mega) aurkeztu beharko da.
- Kartelak derrigorrez testu hau izan behar du: “ANDRAMAIXAK 2023. ABUZTUAREN 13a, 14a, 15a, 16a eta 17a. ARETXABALETA”
- Irabazleak 300 euroko saria jasoko du.
- Egoki ikusten bada, erakusketa antolatuko da aurkeztutako kartel guztiekin.
- Aurkezpena:
- Lanak posta arruntez helbide honetara: Aretxabaletako Udala, Otalora kalea,1. 20.550. Aretxabaleta. Kartelarekin batera kartazal itxi bat aurkeztu beharko da ezizenarekin. Horren barruan egilearen datuak: NAN-aren kopia, helbidea eta telefono zenbakia, aurkeztuko dira.
- Posta elektronikoz helbide honetara: kultura@aretxabaleta.eus, ‘Asuntoan’ Andramaixetako kartel lehiaketa 2023 adieraziz. Bertan baita artxibo bat erantsi behar da posta arruntez eskatzen diren datu berberekin.
- Kartelak uztailaren 7a baino lehen bidali beharko dira.
- Epaimahaia, kultura batzordeko kideek eta herriko hainbat lagunek osatuko dute.
- Epaimahaiaren erabakia uztailaren 18an jakinaraziko da.