www.aretxabaleta.eus

OIHANA - Itzuli, ATX Teatroa eta El punto gunea

Oihana ibilbide errituala da, erdigunean, feminismoa, elkartasuna eta maitasuna pausatzen dituelarik. Biharamun eguzkitsu batekin amesten dugulako.

Starhawk idazle eko-feministak hitzak ezarri zituen intuizio baten gainean. Hau da, hizkuntzak duen gaitasun magikoa, konzientzia, eta haratago joan ezkero, errealitatea ere moldatzeko. Iturri beretik dator zientzia-fikzio utopikoaren beharra. Ez badugu imaginatzen ahal etorkizuna positiboa izaiten ahal dela, zertarako borrokatu honen alde?

Oihana ibilbide errituala da, erdigunean, feminismoa, elkartasuna eta maitasuna pausatzen dituelarik. Biharamun eguzkitsu batekin amesten dugulako.

Etorkizun hurbil batean, Oihana, Lur bere amarekin bizi da. Mendeetan zehar, jakintzak eta ohiturak, familiako emakumeen artean transmitituak izan dira dantzaren bitartez. Baina, katea moztu egin da. Oihana, ez da gai hizkuntza hau eta dakartzan sekretuak ulertzeko. Gau batez, Oihana, ametsetan bidaiatzen ahal duela ohartzen da. Ordutik, ausardiaz eta kuriositate haundiz, bere iragana deskubritzera abiatzen da eta honekin batera, hizkuntza misteriotsu hau hitzegiten duten emakumeak ezagutzera.

Oihanak, dantza eta antzerkia uztartuz, transmisioa eta identitatearen eraikuntzari buruz hitzegiten digu. Gai unibertsalak izanki, publiko zabal batengana iritsi nahi du eta 10 urtetik aurrerako pertsona orori gomendatua dago.

Gure istorio honetan, dantzak, adierazpen kanal bat izateaz gain, jakintza eta sorginen boterea izatera heltzeko behar den formula magikoa irudikatzen du. Ideia honek euskerarekiko duen paralelismoa nabaria da, belaunaldi bat igaro behar izan bait zen transmisioa eten eta hizkuntza guztiz galtzeko. Beraz, istorio hau euskeraz kontatuz, zailtasun guztien gainetik iraun duen transmisioa omentzen dugu; baita gure hizkuntzen aniztasun eta aberastasuna ere. Hauetako bakoitzak, mundua ikuspuntu ezberdin batetik ikusteko aukera ematen digu, hauen irudimen indartsuari esker.

ITZULI

2017an sortua eta Baionan kokatua, Itzuli Konpainiak antzerkiak sortzen ditu, euskeraz, haurtzarotik goiti. Konpainiaren lanean, mediazioa erdigunean ezartzen da, antzerkiaren pasioa hedatzeko eta publikoa hurbilagotik ezagutzeko.

Ikusgarri bakoitzean diziplinak nahasten ditu. Adibidez, bideoa Behin Bazen internet obran (2018), edo musika Erromako Zubia ipuinean (2020). Oihana proiektuak (2022) antzerkia eta dantza lotuko ditu zientzia-fikzioan.

ATX TEATROA

Atx Teatroa Bilbon sortu zan 2010ean. Euskal antzerkia egiten dogu, gure hizkuntzan, gure herrian eta gure egungo gizartearentzat. Eguneroko euskal jarduereak soilik, euskal kulturea dakar; eta euskalkultureak soilik, geure buruak begiratzeko ispilu bat.Kulturearen balorea gainbeheran doan mundu globalizadu honetan, kulturearen zentzua, beharrizana eta erabilgarritasuna mahai ganean jarri gura doguz. Edertasun etaperfektuen mundu honetan, ilunean dagoana kanporatu nahi dogu. Mundu distopikoak, arrarotasunak, minak, iluntasunak, zatarrak, zikina... argira atara ikusleek gurekin batera atx egin daien..Oinarrizkoa, instintua, sena... kanpora atera nahi doguz. Benetan inportantea dana, benetan gure sustraiak dagozan lekua, apaingarri barik,kutsadura barik... Atx hareetatik be, tresnak sortzen dira, bizirauteko erremintak,oinarrizko premiak asetzeko baliabideak...Ez dago atxak bezain primitiboa dan beste ezer, ezta horrenbeste tresna, babesleku eta baliabide emoten dauazan beste ezer be.

ATX Teatroa antzerki konpainia bat baino gehiago da. Ikuskizunak sortzeaz gain, bestelako zerbitzuak be eskaintzen deutseguz beste konpainia eta eragileei.

EL PUNTO GUNEA

EL PUNTO GUNEA ,Nafarroako sormen zentroa ” artista ezberdinen beharrizanen eta interesen ikuspuntu berri batetik sortzen den lekuaren arazoa konpontzeko parte bat da. Diziplina artistiko ezberdinetako eta hauek heziketarako eta hezkuntzarako duten gaitasunerako tresna modura bakarkako eta taldeko garapenaren onerako.Arte eszenikoekin harremana duten biztanleen zati bati erantzuna emateko da, lanean eta prestakuntzan elkarbizitza komun baten aldekoa.

“Arimak amets egiten duenean antzezlana, antzezleak eta auditoriuma da” Joseph Addison

Dantza, musika, zirkua, antzerkia, aurkezpenak.

Fitxa artistikoa

  • Zuzendaritza: Maryse Urruty
  • Antzezleak: Barbara Rivas, Arantxa Hirigoyen, Joana Olasagasti
  • Soinu espazioa / musika: Paula Olaz
  • Eszenografia: Francisco Dussourd
  • Koreografia: Eneko Gil
  • Argi sortzailea: Oihan Delavigne
  • Zuzendaritza teknikoa: Mathias Goyeneche
  • Teknikariak: Tom Laré eta Ieltxu Ostolaza
  • Jantziak: Francisco Dussourd
  • Ekoizpena: ATX Teatroa, El Punto Gunea eta Itzuli
  • Banaketa: ATX Teatroa
  • Laguntzaileak: Euskal Hirigune Elkargoa, Euskal KulturErakundea, Hego Akitaniako Eszena Nazionala, Pireneo-Atlantikoetako Departamendua - Mikro proiektuak, Pireneo-Atlantikoetako Departamendua-Kultura, Baionako HerrikoEtxea, OARA, Chimères Antzokia, Hendaiako Udala, UPCP-Métive, URFR Moulin du Marais, Itzuli, Atx Teatroa, El PuntoGunea.

 

Iraupena: 50 min.

Adina: 12 urtetik gorakoak

Estreinaldia: 2022ko otsailaren 6a

  • Eguna: Urriak 23, domeka
  • Ordua: 19:00
  • Lekua: Zaraia aretoa
  • Prezioa: 5 €

Erosi zure sarrera

Zer
Antzerkia
Noiz
2022/10/23 19:00 - 20:00"
Non
Zaraia Aretoa
Hitzordua egutegira gehitu
iCal