Aretxabaletako LGTBI+ diagnostikoa martxan

2024/10/08

Aretxabaletan, LGTBI+ diagnostikoa jarri da martxan, herriko errealitatea LGTBI+ ikuspegitik irakurri eta argazki integral eta intersekzionala sortzeko, horrela, LGTBI+komunitatearen bizigarritasuna bermatu eta ahalbidetuko duten baliabideak identifikatu eta eskaini ahal izateko.

Honakoak dira ezarritako helburuak:

  • LGTBI+ pertsonek Aretxabaletan bizi dituzten oztopo nagusiak identifikatzea, eta baita horiek gainditzeko sortzen dituzten estrategia indibidual eta kolektiboak ere.
  • Aretxabaletako Udalaren eta LGTBI+ komunitatearen arteko interlokuzioa sendotzea.
  • LGTBI+ pertsonen errealitatea udalerri osora hurbiltzea, eta sentitzeko eta bizitzeko beste modu batzuk agerian jartzea.
  • Beharren, korapiloen eta aukeren erradiografia egitea, Udalarentzat egingarriak diren neurriak diseinatu ahal izateko etorkizunean.

Prozesua 2024tik 2025era bitartean egingo da, Eihera eta Sudergintza kooperatiben gidaritzapean. Informaziorik osatuena eskuratzeko helburuarekin, ahalik eta eragile eta norbanako gehienekin elkarlanean jardutea aurreikusten da; beraz, diagnostikoan parte hartu nahi izanez gero, idatzi hurrengo e-mailera: .