Aizarnazabalen gertatutako hilketa matxista gaitzesteko elkarretaratzea, bihar
2021/01/22
Aretxabaletako Udalak urtarrilaren 4an, Aizarnazabalen, 32 urteko emakumearen erailketa matxista gaitzesten du.
Indarkeria matxistak Euskal Herrian 2003tik 108 emakume eta 11 adingabe hil ditu. Indarkeria matxistaren eraginez, aurten hildako lehen emakumezkoa da. Zehazki, aurreko urtean bost izan ziren eta orain arteko azkena 66 urteko emakume arrasatearra.
Horregatik guztiagatik, Udalak, bihar, urtarrilak 23, 18:00tan herriko plazan egingo den elkarretaratzean parte hartuko duela adierazten du.
Erasorik ez, erantzunik gabe!