Aretxabaletako eta Eskoriatzako Gazteen Ongizate emozionalaren inguruan egindako diagnostikoaren emaitzen aurkezpenak izango dira otsailaren 12an eta 13an

2025/01/30

Eskoriatza eta Aretxabaletako Udalek 2024ko ekainean abiatu zuten gazteen ongizate emozionalaren gaineko diagnostikoa. Diagnostiko honek sare-lanean eta modu parte-hartzailean adikzioen fenomenoez gain, nerabeen aisialdia, harremanak, norberan buruarekiko duten autopertzepzioa, elikadura ohiturak eta orohar, ongizate emozionala definitzen duten hainbat aldagai aztertu ditu.

Diagnostikoa osatzeko galdetegiak eta herritarren foroak antolatu dira. Orotara ikasle eta herritarren artean, 900tik gora galdetegi jaso dira, eta foroetan 100etik gora izan dira parte hartu duten gazte eta zein helduak.

Aretxabaleta eta Eskoriatzako udalak pozik agertu dira izandako parte hartze zabalarekin. Bestalde, udalarekin batera, prozesu honen sustatzaileen artean, hainbat eragile egon dira lanean, besteak beste,  Arizmendi ikastola, Kurtzebarri LH, Kurtzebarri DBH, Luis Ezeiza eskola, Lanbide heziketa institutua, Osasun zentroa, gaztelekua, zerbitzu psikosoziala edota guraso elkarteak.

Orain, emaitzak herritarrekin partekatzeko garaia iritsi da, eta horretarako herritarrei zuzendutako 2 aurkezpeni antolatu dira, bata Aretxabaletan eta bestea Eskoriatzan.

Hona hemen aurkezpenen gaineko informazioa:

Eguna: otsailaren 12a, asteazkena

Lekua: Arkupe kultur Etxea

Ordua: 18:30

IZEN EMATEA

Eguna: otsailaren 13a, osteguna

Lekua: Eskoriatzako kultur Etxea

Ordua: 18:30

IZEN EMATEA

Diagnostikoaren ondoren zer?

Diagnostikoak emandakoak aztertu eta hautemandako beharrei erantzuteko, plana eta esku hartzea diseinatzeko fasean sartuko da proiektua. Hau guztia Prebentzio Mahaian parte hartzen duten gainontzeko eragileekin batera egin asmo du udalak datozen hilabeteetan.