2023rako tasek eta zergek %4ko igoera orokorra izango dute
Astelehenean egindako ezohiko Osoko Bilkuran, Udal Gobernuaren eta EH Bilduren adostasunarekin, 2023rako udal zerga eta tasen %4ko igoera orokorra onartu zen. Ordenantza Fiskalak jendaurrean jarriko dira orain, behin betiko onartu aurretik alegazioak aurkeztu ahal izateko.exohiko
%4ko igoera aplikatuko da:
- Trakzio Mekaniko Ibilgailuen Gaineko Zerga.
- Obrak egiteko baimena.
- Uraren tasa.
- Kiroldegiko tasak.
- Jabari publikoa erabiltzearen tasa.
- Animaliak eduki eta babestea.
Beste igoera batzuk:
- Ondasun Higiezinen Gaineko Zerga (OHZ): %3,8.
- Zaborraren tasa: %3. Igoera honekin Udalak Debagoieneko Mankomunitateari zerbitzu honengatik ordaintzen dion kostuaren %100 estaltzen da.
Etxebizitza batek 144.14 euro ordainduko ditu urtean, egungo 140 euroen aldean.
Salbuespenak:
- Hiri Lurren Balio Gehikuntzaren Gaineko Zerga: Dagoenetan uzten da.
- Eraikuntza, Instalazio eta Obren Gaineko Zerga. Dagoenetan uzten da.
- Udalekuak, gaztelekua, ludoteka eta ikastaroak. Ez dute igoerarik izango.
Unai Elkoro alkateak adierazi duenez, igoera hau “ezinbestekotzat” jo dute, “Udalak datorren urtean izango dituen gastuei aurre egin ahal izateko”. “Iaz diru-sarreren %3,1 galdu zen, igoera abuztuko KPIaren arabera aplikatu zelako (%3,6), eta 2021. urtea %6,7rekin itxi zen. Aurten %9 ingurukoa da. Badakigu ezin dugula inflazioa igo urte hauetan egin den bezala, soldatak ez baitira proportzio berean igotzen ari. Hala ere, uste dugu %4ko igoera aurtengo joeraren ildotik doala; beraz, zifra zentzuzkoa iruditzen zaigu”, gaineratu du alkateak.
EH Bilduren ekarpenak:
- Kiroldegiko tasetan: Gazteen eta ikasleen tasak (13-23 urte) %25eko jaitsiera izango du.
- Tasa eta zerga gehienetan, hobarien taula diru-sarreren eta familia-unitatearen arabera egokitzen da. Hobariak %20tik % 90era bitartekoak dira.