COVID-19an positibo eman duten edo berrogeialdian dauden pertsonak dituzten etxeetan zaborraren erabilerari buruzko gomendioak
Gaixoaren hondakinak, erabili eta botatzeko materiala barne (zapiak, eskularruak, maskarak), bere gelan jarritako zabor ontzi batera bota beharko dira, plastikozko poltsa batean (1. poltsa). Zabor ontzi honek, ahal dela, estalkia eta irekitzeko pedala izango ditu. Birziklatzeko ez da inolako bereizketarik egingo.
1.poltsa behar bezala itxita 2. poltsan sartuko da gelaren irteera ondoan. Bertan, zaintzaileak erabilitako eskularruak eta maskara ere sartuko dira, eta gelatik irten aurretik behar bezala itxiko da 2. poltsa.
2. poltsa hau errefusa zatikiari dagokion etxeko zabor poltsa orokorrean ( 3. poltsa) sartuko da, etxeko gainerako hondakinekin batera.
3. poltsa hau, behar bezala itxita, edukiontzi grisera botako da, errefusa zatikiari dagokiona.