Arau Subsidiarioen aldaketa puntuala erregaia txikizka hornitzeko instalazioak ezartzeko baldintzak arautzekoa
2024ko urriaren 25eko alkatetza dekretuaren bidez Aretxabaletako arau subsidiarioen berrikuspenaren 10. aldaketa puntuala, erregaia txikizka hornitzeko instalazioak ezartzeko baldintzak arautzekoa hasieran onartu zen.
Hirigintza arauen aldaketa honen helburua da erregaia txikizka hornitzeko instalazioak ezartzeko baldintzetan hurrengo aldaketak egitea:
- “Gasolina-zerbitzuguneak eta gasolindegiak" erabiltzeko erregulazioan ageri diren inkoherentziak argitzea, horri buruzko berrikuntzarik egin gabe.
- Instalazio horiek ezartzeko hiru baldintza berri txertatzea:
- Erregaiaren txikizkako hornidura-unitateetatik eta erregai-tangak kargatzeko ahoetatik gutxienez 50 m-ko distantzia ezartzea bizitegi, irakaskuntza, kirol, osasun edo laguntza erabilera duen edozein lurzatitara eta haurrentzako jolas-eremuetara, lerro zuzenean eta proiekzio horizontalean neurtuta.
- Partzelen sarbideek izan behar dituzten neurriak ezartzea, bide publikoen funtzionamendua ez oztopatzeko.
- Erregai-tangak betetzerakoan, partzelatik kanpoko lurzoruak ez inbaditzeko betebeharra ezartzea.
Dokumentua jendaurrean egongo da abenduak 03ra arte, alegazioak aurkeztu ahal izateko.
Horretaz gain, herritarrentzako saio informatibo bat egingo da azaroak 14an, osteguna, 18:00etan, Arkupeko 2.solairuko gela handian.