www.aretxabaleta.eus

MARIA LASA - "HI" (Sua)

HI (japoniar hizkeran Sua)
Maria Lasaren pirografiak

Txikitatik ikusi dut etxean aita egurra lantzen… buril edo margoekin, bastoi eta beste hainbat artelan egiten ikustea egunerokoa zen. Askotan bere laguntzaile izaten nintzen. Zein harro sentitzen nintzen momentu horietan parte izatean!

Hazi nintzenian, nire ikasketak beste adar batetik joan ziren arren, artegintza beti izan zen eguneroko parte. Margotzea beti izan dut gustoko, eta 2005an, laborategi baten nuen lanpostua utzi eta tatuajeak egiten ikasteko aukera izan nuen. Harrezkero, nire bizitza artearen inguruan oinarritzen da, Raijin Tattoo Aretxabaletako estudioa zuzentzen dut 2007 urtetik.

Pirografia arloan, lehenengo kontaktua 2017 urtean izan zen. Viña Pomal (Bodegas Bilbainas) nirekin harremanetan jarri zen, ardo kupel bat “tatuatzea” nahi zutela eskatzen. Hau pirografia teknikaz egitea eskatu zidaten. Naiz eta nire lehen aldia izan, oso esperientzia ona izan zen, eta 2018 urtean beste bigarren proiektu batean parte hartzea eskatu zidaten.

Hortik aurrera, pirografia lanak egiten aritu naiz, bai gustoko ditudan elementuak egurrean erretzen (japoniar kulturako gaiak gehien bat) bai enkargu bitartez eskatutako beste hainbat argazki edo ilustrazioak.

Ordutegia:

Astelehenetik egubakoitzera: 11:00-13:00 / 18:00 – 20:00
Zapatuetan: 11:00-13:00
Domeketan eta jai egunetan, itxita.

Zer
Erakusketa
Noiz
2022/05/05 11:00 - 2022/05/31 20:00
Non
Arkupe Kultur Etxea - Erakusketa aretoa
Hitzordua egutegira gehitu
iCal