www.aretxabaleta.eus

EZ DA KASUALITATEA

Ez da kasualitatea bat-bateko bertso saio musikatua da. Gitarra, biolin zein saxo-doinuen gainean inprobisatzen dute bertsolariek gai-jartzaileak proposaturiko gaiei buruz. Saioak ez-mixtoak dira: hiru bertsolariak eta gai-jartzailea emakumezkoak izaten dira beti. Umorea, jolasa, gogoeta, bertsolari feministen arteko konplizitatea, musika eta bertsoa uztartzen dituen saioa.

  • Gai-jartzailea: Olatz Zuazubiskar
  • Bertsolariak: Oihana Iguaran, Maider Arregi eta Ane Zuazubiskar
  • Musikariak: Gari Otamendi eta Aner Peritz
Zer
BERTSO SAIOA
Noiz
2023/11/25 16:00 - 17:00"
Non
Iturrigorri frontoia
Hitzordua egutegira gehitu
iCal