Hondakinen bilketa zerbitzuan gabonetako aldaketak

2015/12/22
Herritarren eta komertzioetako hondakinen bilketa zerbitzuan gabonetako aldaketak

Aurreko urteetan bezala, aurten ere HERRITARREN hondakinen bilketa zerbitzuan abenduaren 24an eta 31ean honako aldaketa hauek egongo dira:

Oñatin, Bergaran, Eskoriatzan eta Aretxabaletan, ERREFUSA iluntzean atera beharrean, eguerdiko 13:00etarako atera beharko da.

Antzuolan, ONTZI ARINAK iluntzean atera beharrean, eguerdiko 13:00etarako atera beharko dira.

 

KOMERTZIOETAKO hondakinen bilketa zerbitzuan, honakoak izango dira aldaketak:

- Eskoriatza, Aretxabaleta, Arrasate, Oñati, Bergara eta Elgetan abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1ean EZ DA ERREFUSAREN ZERBITZURIK EGONGO. Honen ordez, abenduaren 26an eta urtarrilaren 2an jasoko da ERREFUSA.

- Oñati, Bergara, Elgeta eta Antzuolan, abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1ean EZ DA KARTOIAREN ZERBITZURIK EGONGO.

- Antzuolan eta Leintz-Gatzagan, abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1ean EZ DA ONTZI ARINEN ZERBITZURIK EGONGO. Honen ordez, abenduaren 26an eta urtarrilaren 2an jasoko dira ONTZI ARINAK.