- https://www.aretxabaleta.eus/eu/arkupe/agenda/beltzuria
- BELTZURIA
- 2023-05-05T18:00:00+02:00
- 2023-05-31T20:00:00+02:00
- Gustavo Bravoren argazki erakusketa
BELTZURIA
Gustavo Bravo (1984, Madrid) kazetaria, argazkilaria eta argazkigintzako irakaslea da.
2007an Kazetaritzan lizentziatu zen Madrilgo CEU San Pablo Unibertsitatean. Ondoren, hainbat urtetan, laborategiko argazkigintza ikasi zuen David Monreal eta Miguel Ángel de Santiagorekin. Bertan, argazkigintza analogikoa, errebelatu kimikoa, inprimaketa eta zabalkuntza ezagutu zituen, baita edizio digitala eta estudioko argiztapena ere.
2006an, Erasmus beka lortu zuen, eta karrerako azken urtea Dublingo (Irlanda) Griffith College University unibertsitateko ‘Journalism, Media & Communication’ fakultatean egin zuen, non ikerketa, web diseinu eta sozial media management kazetaritzako ikasketak osatzen zituen.
Kazetari eta prentsa-argazkilari gisa, gizarte-erreportajean eta bidaietan aritu da Yo Dona (argazki-artxiboa, 2005ean), ADN.es (gizarte-erreportajea, 2007-2008an) edo El Confidencial (argazkia, teknologia, sare sozialak eta erreportajea, 2008-2011) hedabideetan.
2011ko urtarrilean, Sandra Remón kazetariarekin batera, ‘ZonaRetiro.com’ sortu zuen, Madrilgo Retiro eta Salamancako bizilagunei zuzendutako lehen egunkari digital hiperlokala.
2011ko urritik Gasteizen bizi da, eta ‘FotoGasteiz’ argazki-eskola zuzentzen du irakasle gisa.
2020an, munduko pandemia betean, proiektu berri bat hasi zuen ‘La Tercera de Fotokalea’ izenekoa: etengabeko prestakuntzako online eskola bat, astero argazkigintzaren sektoreko erreferente nazional nagusiei elkarrizketak eginez.
Ikus bideoa: https://gustavobravo.com/beltzuria
Ordutegia:
- astelehenetik ostiralera: 11:00-13:00 / 18:00-20:00
- zapatuetan: 11:00-13:00
- Domeketan eta jai egunetan, itxita
- Zer
- ERAKUSKETA
- Noiz
- 2023/05/05 18:00 - 2023/05/31 20:00
- Non
- Arkupe Kultur Etxeko Erakusketa aretoa
- Hitzordua egutegira gehitu
- iCal