Aretxabaletako 13B areako xehetasun azterketa, Mitarte 12 partzelan
Onarpenari alegazioak aurkezteko epea
2024ko urriaren 25eko alkatetza dekretuaren bidez, Mitarte 12ko jabetzak aurkeztutako “Aretxabaletako 13b areako xehetasun azterketa, Mitarte 12 partzelan” dokumentua hasieran onartu zen.
Dokumentu honen xedea Mitarte 12 partzelako eraikuntzaren lerrokadura eta hegalak arautzea da, betiere Aretxabaletako Arau Subsidiarioen 9.aldaketan ezarritakoa errespetatuz. Modu horretan, egungo eraikina kontsolidatu eta jabekideek mendebaldeko fatxadan egin nahi dituzten esku hartzeak baimenduko dira.
Akordioa, urriaren 31ko GAOn eta azaroaren 05eko Berria eta Diario Vasco egunkarietan argitaratu ondoren, jendaurrean jartzen da, abenduaren 03ra arte, alegazioak aurkeztu ahal izateko.
Dokumentazioa
- Hasierako onespenaren Dekretuaren argitalpena: https://uzt.gipuzkoa.eus/PortalV/r/0/13/AAAAFQMA1.ZbdP
- Idatzizko dokumentazioa: https://uzt.gipuzkoa.eus/PortalV/r/0/13/AAAAFF6WL.yfy2
- Dokumentazio grafikoa: https://uzt.gipuzkoa.eus/PortalV/r/0/13/AAAAF3W06.VKA0
- Egikaritze laburpena: https://uzt.gipuzkoa.eus/PortalV/r/0/13/AAAAFF79N.ksKs