Udalak 2022ko Arastusteak prestatzeko lanak jarri ditu abian
Aretxabaletako Udalak 2022ko Inauteriak prestatzeko lanak jarri ditu abian, baina beti ere egoera epidemiologikoari begira. Horrek markatuko du, bere bilakaeraren arabera, ospakizunen garapena.
Momentuz, Udala osasun egoerari egokitutako programa bati forma ematen hasi da, igandeko (otsailak 27) eguneko mozorrotutako koadrilen desfilea eta dagokion lehiaketa mantentzen dituena, Bazkari herrikoia, ordea, bertan behera uzten da. Azken asteetan eta hurrengoetan bilerak egingo dira Aretxabaletako Karnabalen Lagunekin eta festan parte hartzen duten beste eragile batzuekin.
“2022ko Aratusteak aurrera ateratzeko lanean ari gara, baina beti pandemiari begira. 2021ean ospatu ezin izan genuen jai baten kolorea berreskuratu nahi dugu, hori bai, modu zuhur eta arduratsuan; uneoro herritarren osasuna lehentasuna emanez”, adierazi du Kultura zinegotzi den Ainhoa Caberok. Zinegotzi aretxabaletarrak datozen asteetan programaren xehetasunak aurkeztuko dituztela jakinarazi duen arren, otsailaren 19an Txapel Txinek Inauteriak iragarriko dituela aurreratu du.
Prestaketen artean, 2022ko Aratusteetako irudia aukeratzeko kartel lehiaketa ere jarri du martxan Udalak. Lehiaketa parte hartu nahi duen edonorentzat zabalik dago, erabili beharreko teknika librea da eta proposamenak aurkezteko formatua digitala izango da.
Lanak aurkezteko epea otsailaren 7ra arte dago zabalik, posta arrunta (udaletxera edo Arkupera bidaliko da) edo elektroniko bidez (kultura@aretxabaleta.eus). Epaimahaiaren erabakia hilaren 8an jakinaraziko da eta irabazleak 250 euro jasoko ditu. (IKUSI OINARRIAK).
Bestalde, Udalak datozen egunetan irekiko du koadrilek Inauterietarako mozorroak eta karrozak prestatu ahal izateko lokala.