www.aretxabaleta.eus

Trapu Zaharra: Etsitak

 

Hirurogei urte inguruko senar-emazte bikote bat ahal duen moduan bizi da bere seme bakarrarekin (Koldo, 31 urte dituena). Koldok ez du inoiz lanik egin. Horrek bultzatuta Koldoren gurasoek erabaki dute kale gorrira irtetzea beraien egoera salatzera.

Kale-antzerki honetan gurasoen arteko kontraesanak azalduko dira eta kontraesan horiek bikotearen harremana hankaz gora ipiniko dute.

Eguna:

  • Uztailak 11, eguaztena: 19:00

Non: Durana kalea

Iraupena: 60 min.

Norentzat: +12 urte

 

Zer
KALE ANTZERKIA
Noiz
2018/07/11 19:00 - 20:00"
Non
Durana kalea
Hitzordua egutegira gehitu
iCal