Gabonetako erakusleiho lehiaketan herritarrek botoa emateko epea gaur zabalduko da
2022/12/14
Arkupen, galdetegi digitalean eta QR-n bidez bozkatu ahal izango da.
Herritarren boto bidez erabakiko den Gabonetako erakusleihoaren sariak gaurtik (abenduaren 14) hilaren 25era izango du zabalik bozka emateko epea. Aretxabaletarrek Arkupen jarriko den kaxan, galdetegi digitalean eta dendetan ipini den QR kode baten bidez eman ahal izango dute botoa.
Sari herrikoiak 150 euroko bonoa emango dio establezimendu irabazleari, Aretxarte elkarteko establezimenduetan gastatzeko. Bozketan parte hartuko dutenen artean 50 euroko bonoa zozkatuko da.