Aldi baterako egonaldien programa
Programa honek atsedenaldi bat eskaintzen die familiei mendekotasun-egoeran dauden adinekoei, desgaitasuna duten pertsonei eta gaixotasun mentala dutenei arreta emateko zereginetan.
Pertsona hori egoitza-zentro batean aldi baterako sar dadin laguntzen da. Han, behar dituen zaintza guztiak ematen zaizkio.
- EGONALDI LUZEAK: Gehienez, urtean hilabete igaro daiteke zentroan.
- EGONALDI LABURRAK: Gehienez, 5 egun hilean, urte osoan.
Hartzaileak
Honako betekizun hauek bete behar dira zerbitzuaren erabiltzaile izateko:
Oro har:
- Eskaera egiten den unean, erabiltzaileak eta zaintzaileak Gipuzkoako Lurralde Historikoan izan behar dute benetako bizilekua
- Erabiltzailearen mendekotasun-egoera aitortua izan behar da. MBBaren balorazio-ziurtagiriaren bidez egiaztatuko da.
- 65 urte beteta izan behar dira, edo eskaera aurkezten den urtean bete, edo 60 urte beteak, desgaitasuna duten pertsonen kasuan (salbuespenak daude).
- Ez da jaso behar zerbitzuari lotutako prestazio ekonomikoa, eta ezta alta emanda egon ere jasotzaile gisa.
- Ez da bizi behar iraunkortasunez adinekoentzako egoitza-zentro publiko edo pribaturen batean, eta ezta egonaldi-zerbitzu hau aldi baterako erabili ere erabiltzailearentzat edo haren familiarentzat egonaldi pribatuaren kostu osoa edo zati bat finantzatu ahal izateko.
- Bitarteko espezializatuak edo zaintza-maila handiak behar dituen osasun-laguntzaren beharrik ez du izan behar.
- Ez da eduki behar gaixotasun infezioso-kutsakorrik.
- Ez du izan behar zentroaren funtzionamendua larriki desitxuratzen duen jokabide-nahasmendurik eta/edo portaerarik.
- Ez du zorrik eduki behar aurreko aldi baterako egonaldiengatik edo Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politikako Departamentuak emandako beste zerbitzu batzuengatik.
Berariaz:
- Baliabidea egokia dala azaltzen duen orientazio-txostena eduki behar da.
- MBB balorazioa eduki behar da (salbuespenak daude).
Sartzeko modua
Balorazio-hitzordua Lehen Mailako Arreta Zerbitzuko gizarte-langileekin
Gizarte Zerbitzuak (08:30etik 14:00etara)
Otalora kalea, 1(Liburutegi zaharra)
Tel. 943 711862