EUSPOT lehiaketako sari nagusia “Kooperatibismoa gara!” spotak irabazi du

2022/06/03

2022ko edizioak oso parte hartze handia izan du; iaz baino 8 spot gehiago aurkeztu dira, guztira 95. “Zergatik lan egin kooperatiba batean?” izenpean spotak animatu behar izan ditu gazteak kooperatibismora gerturatzen eta kooperatibismoa balioan jartzen. Publikoaren sarirako 700 boto baino gehiago jaso dira.

Irabazleak:

Spotik onena / 1.000 euro

"Kooperatibismoa gara!" spota

https://www.youtube.com/watch?v=djXJJjqBYwc

Egileak: Jone Markuleta, Irene Azkargorta eta Danel Teran (Oñati eta Bergara)

Mondragon Unibertsitateko ikasleen spotik onena / 500 euro

Berdinketa egon denez, saria bi partaideren artean banatu da:

“Kooperatiba baten parte izateko prest?” spota  

https://www.youtube.com/watch?v=8yYA4U0cBz0

Egileak: Uxue Poveda Corchero eta Oier Markotegi Zubillaga (Gasteiz eta Legazpi)

“Etorkizunaren pieza” spota  

https://www.youtube.com/watch?v=BzWJeUls-_I

Egileak: Unai Aranguren, Julen Iglesias eta Olatz Asua (Aretxabaleta)

Publikoaren saria / 500 euro

700 bozkatik gora jaso dira sarean guztira.

“Elkartu, berdindu, konfidatu eta babestu” spota

https://www.youtube.com/watch?v=BWTMMJtQK4M

Egileak: Amaia Catania Lopez, Maddi Iturricastillo Elkoro eta Nekane Ciardegi Martxueta (Aretxabaleta).

Musika sinkronizazio onenaren saria / 300 euro

 “Gure eredua” spota

https://www.youtube.com/watch?v=1M23BB93cxc

Egileak: Iker Maguregi eta Andrea Martinez (Getxo).

Gazteen saria (18 urtetik beherakoak) / 500 euro

Berdinketa egon denez, saria bi partaideren artean banatu da:

“Bakoitzak bere alea jarriz, etorkizuna loratzen” spota

https://www.youtube.com/watch?v=yKHzWqFr4t8

Egilea: Anne Sanchez Diosdado, Idoia Sanchez Bedialauneta eta Itxaso Plaza Amozarrain (Arrasate).

“Guztiontzat aukera bat” spota

https://www.youtube.com/watch?v=qTkt-CfniyQ

Egilea: Chris Zacoch (Donostia).

Arizmendiko ikasleen spotik onena / 250 euro

“Sortu kooperatiba” spota  

https://www.youtube.com/watch?v=vwB3i6CkU8E

Egileak: Ainhoa Espinosa eta Lander Agirre (Arrasate)

Urruñatik Getxoraino: Euskal Herri osotik jasotako 95 spot

Euspot Euskal Herrian aitzindaria da euskara, sormena eta publizitatearen arloa uztartzen eta erreferente bilakatu da euskarazko publizitatearen harrobia lantzen. Ondo errotutako lehiaketa da eta orain arteko edizio guztietan 500 spot inguru jaso dira. 2022ko edizioan Euspoten parte-hartzea itzela izan da: guztira 95 lan aurkeztu dira, iaz baino 8 spot gehiago. Aurkeztutako lanen artean, 29 lan 18 urtetik gorakoek eginak dira, eta 66 spot 18 urtetik beherakoek eginak.

Spot guztiak ikusgai:  https://euspot.eus/hemen-dituzue-95-spotak-ikusgai/

Aurten ere Euskal Herriko leku askotan landu dituzte spotak: Urruña, Arrigorriaga, Durango, Donostia, Gasteiz, Getxo, Legazpi, Bermeo, Sopela, Arrasate, Beasain, Oñati, Errenteria, Aretxabaleta, Bergara, Azkoitia, Ataun, Idiazabal, Eskoriatza, Aramaio, Leintz Gatzaga...  Eskerrik asko guztiei, eta zorte on!!

Aurtengo gaia: “ZERGATIK LAN EGIN KOOPERATIBA BATEAN?”

Aurtengo spotak animatu behar izan ditu gazteak kooperatibismora gerturatzen eta kooperatibismoa balioan jartzea izan du helburu. Zerk bereizten ditu kooperatiba bat eta kooperatiba ez den enpresa bat? Zergatik nahi duzu kooperatiba bat sortu edo kooperatiba batean lan egin? Zer eskaintzen digu proiektu kooperatibo batek, bestelako ereduekin alderatuta? Asko izan daitezke arrazoiak eta asko erantzunak. Kooperatibista izatea edo kooperatibismoa, eredu gisa, zer da zuretzat? Asko izan daitezke arrazoiak kooperatiba batean lan egiteko: kooperatibetan soldata duina irabazten delako, aberastasunaren banaketa orekan oinarritzen delako, herritik sortutako eta herrira ondo errotutako proiektuak direlako. Iraunkorragoak, kalitatezko enplegua eragiten dutelako, gizonen eta emakumeen arteko parekotasuna sustatzen dutelako eta berrikuntza handiko proiektuak direlako. Kooperatibek enpresaren erabakietan parte hartzeko aukera eskaintzen digute eta horrek ere erakargarri bilakatzen ditu.