www.aretxabaleta.eus

ARIMA SOUL

60 eta 70 hamarkadako Rhythm & Blues, Soul, Funk, Groove eta Jazz doinuak izango dira.

Mikel Makala (baxua) eta Lidia Insausti (ahotsa) sortutako Soul musika proiektu berria dugu Arima Soul, geroago Paul San Martin (teklatuak) eta Gorka Gaztanbide (bateria) gehitu zirelarik. 60 eta 70 hamarkadako Rhythm & Blues, Soul, Funk, Groove eta Jazz taldeen eragin argiarekin, baina baita estilo horietako korronte garaikideenari begira, hau da Neo-Soula.

Zuzenekoetan, euskaraz abestutako abesti propioak jotzeaz gain, Soul estiloaren zenbait adierazleren bertsioak interpretatzen dituzte: Etta James, Curtis Mayfield, Marie “Queenie” Lyons, Gil Scott-Heron…

2020.ko udan Fredi Pelaezen Pottoko estudioan 5 kantu orijinalez osaturiko EP bat grabatu zuten. 2021aren hasieran, “Premios Enlace Funk 2020” saietan “Talde Berri Onena” sailean finalistak izan ziren. Eta 2021eko udan, 7 binilozko single bat argitaratu zuen taldeak Madrilgo Enlace Funk aldizkariaren zigiluan, momentuz kritika onak jasotzen ari dena.

Orain arte dozena bat kontzertu pasatxo eman dituzte gure geografian zehar, areto batzuetan: Dabadaba (Donosti), Be Club! (Donosti), Modelo Aretoa (Zarautz), Arizkunenea (Elizondo-Baztan), eta jaialdi hainbatetan: Musikaire (Elorrio), Tolosandblues (Tolosa), Jazz Herrian (Agurain), ATalantikaldia (Errenteria), Midnight Boogie Festival (Vitoria-Gasteiz), Âme&Art Market Catedral (Iruña-Pamplona), eta baita ere Altxerri Jazz Klub mitikoan, Donostiako 56. Jazzaldiko astean.

2022ko udaberrian, Donostiako Elkar estudioetara sartu ziren egitasmoaren lehen disko luzea grabatzera, Victor Sánchez soinu-teknikariaren gidaripean, eta disko berria 2022ko udazkenean argitaratuko da.

  • Eguna: Azaroak 4, egubakoitza
  • Ordua: 20:00
  • Lekua: Zaraia aretoa
  • Prezioa: 5 €

Erosi zure sarrera

Zer
MUSIKA
Noiz
2022/11/04 20:00 - 21:00"
Non
Zaraia aretoa
Hitzordua egutegira gehitu
iCal