Familia, haurrak eta gazteak

BABESGABETASUN-ARRISKUAN DAUDEN ADINGABEAK DITUZTEN FAMILIETAN ESKU HARTZEKO PROGRAMA PSIKOEDUKATIBOA 

Aretxabaletan erroldatuta egon eta babesgabetasun arineko/ertaineko arriskuan dauden adingabeak bere kargura dituzten familientzako programa da.

Familiei esparru terapeutiko eta/edo hezitzailea eskaintzen die, beren ardurapean duten adingabearen beharrak hobeto ezagutzeko eta harengana enpatiaz hurbiltzeko. Era berean, adingabeentzako testuinguru segurua eta ongizatekoa bermatzeko beharrezkoak diren aldaketak egiten ere laguntzen die, familia-dinamikaren barruan.

Udalak du eskumena baliabide hori erabakitzeko, eta, beraz, Aretxabaletako Gizarte Zerbitzuen bidez egin behar da eskaera.

Hartzaileak

 Bere kargura adingabeak dituzten familiak, Aretxabaletan bizi eta erroldatuta egonik (edo, salbuespen gisa, erroldatuta egon ez baina Aretxabaletan bizi direla eta sustraituta daudela egiaztatzen badute) programa honen laguntza behar dutenak, betiere gizarte-langileak balorazioa egin ondoren.

Udalak bere kabuz:

  • Hirugarren batzuek (ikastetxeek, Osasun-zentroek, poliziak, udal zerbitzuek, bizilagunek…) Gizarte Zerbitzuei arrisku-egoeren bat detektatu ondoren.
  • Gizarte Zerbitzuek arrisku-egoeraren bat detektatu ondoren.

Sartzeko modua

Balorazio-hitzordua Lehen Mailako Arreta Zerbitzuko gizarte-langileekin

          Gizarte Zerbitzuak (08:30etik 14:00etara)

          Otalora kalea, 1(Liburutegi zaharra)

          Tel. 943 711862

          ongizate@aretxabaleta.eus