Aretxabaletako ikasleek herriaren egoera hobetzeko proposamen ugari sortu dituzte Eskolako Agenda 21 programaren bitartez
Eskolako Agenda 21 programak garapen iraunkorrarekin loturiko gaiak aztertzen ditu. Aretxabaletako ikasleek klima aldaketa landu zuten 2016-2017 ikasturtean herriaren egoera hobetzeko proposamenak alkateari aurkeztuz. Abenduaren 5ean proposamen horien jarraipena egiteko bilera ospatu zen Arkupe kultur etxean, alkatea eta ikasle zein irakasle ordezkariak elkartuz. Proposamen bakoitzari erantzuna emateaz gain ikasleekin solasean aritu zen Aretxabaletako alkatea. Horrela, galderak egiteko aukera izan zuten Kurtzebarriko Lehen Hezkuntza eta Bigarren Hezkuntzako ikasleek.
Ikasturte honetan ura eta ibaia izango dute aztergai, baliabide honen erabilera arduratsua sustatzeko helburuarekin. Zein da urak jarraitzen duen bidea gure herrian? Zenbat litro behar ditugu egunero? Zein egoeran dauden gure errekak? Besteak beste galdera horiei erantzunez, uraren egoera bertatik bertara ezagutu eta iraunkortasunaren bidean aurrera egiteko urratsak emango dituzte Aretxabaletako gazteek. Maiatza bitarte buruturiko lanaren emaitzak Aretxabaletako Eskolako Agenda 21eko udalbatzar berezian aurkeztuko dituzte.