- https://www.aretxabaleta.eus/eu/arkupe/agenda/udalatx-ura-eta-atxa
- UDALATX. URA ETA ATXA
- 2024-04-16T19:00:00+02:00
- 2024-04-16T19:37:00+02:00
- Mendi baten hitzak geroari
UDALATX. URA ETA ATXA
Antzina, milaka eta milaka urte atzera eginda ur azpiko arroka handia izandakoa. Kontinenteak ur azaleratu zirenean, mendiek elkartu zituzten iberiar penintsula eta europar kontinentea. Orduan, lurrazaleratu zen Udalatx mendia (1117m).
Bizidunen bizitokia izan da garai kontaezinetatik. Ur azpi zein ur azaletako izakien habia. Bertako haitz eta arrokatan antzinako bizidunen aztarnak antzeman daitezke, azalean daramatza harri bihurtutako izaki fosilen arrastoak eta bere baitan ezkutatzen dira lehen gizakien hezurrak eta ibilerak.
Harrezkero harriek, mineralek, altzairuak eta burdinak estali dute Udalatx, barrutik zein kanpotik. Mendeetan zehar izan dira ustiatuak eskainitako baliabide ugariak. Horren adierazle dira inguruetako herriek lortu duten oparotasuna. Betierekoa dela iruditu arren, iragankorra da eta Udalatx ere agortuz doa.
Hala ere, Udalatxek bere erraietan bizi-bizirik jarraitzen du. Haizea da. Sai arreen hegaldietako pausalekua. Ura da. Erreken eta igelen sorlekua. Harria da. Orkatz saltakarien jolastokia. Kabia da. Belatxinga eta belatz hegalarien atsedenlekua. Gaua da. Urubi eta hontzaren dantzalekua. Magala da. Katamixar eta saguen bizitokia. Kobazuloa da. Saguzarren arnasgunea. Basoa da. Basakatuen eta basurdeen ezkutalekua. Bidexka da. Azerien ihesbidea. Harkaitza da. Sugandilak arrailetan gora doaz. Amildegia da. Katamotzaren desagerlekua.
Bizi izandakoak, bizi direnak eta biziko direnengatik, Udalatx babesteko deiadarra luzatzen zaio gizarteari.
- Zuzendaria eta ekoizpena: Eñaut Iturbe
- Zuzendaria, kamera eta errealizazioa: Iban Ayesa
- Narrazioa eta gidoia: Oihan Zubizarreta
- Jatorrizko soinu banda: Peru Altube eta Xabi Agirrezabala
- Ahotsa: Miren Gaztañaga
- Elkarrizketatuak: Asier Hilario, Alvaro Arrizabalaga, Ana Isabel Ugalde, Markel Arriolabengoa, Ugutz Basauri, Martin Arriolabengoa, Ekaitz Aranburuzabala, Naiara Corcuera, Mikel Velasco.
- IRAUPENA: 37 minutu
- HIZKUNTZA: Euskara
- AZPITITULUAK: Gaztelera eta Ingelera
- Murrukixo Mendizale Elkarteak antolatuta
- Zer
- DOKUMENTALA
- Noiz
- 2024/04/16 19:00 - 19:37"
- Non
- Zaraia aretoa
- Hitzordua egutegira gehitu
- iCal