www.aretxabaleta.eus

LEINTZ BAILARAKO EKIOLA KOOPERATIBAREN AURKEZPENA

EKIOLA lankidetza publiko-pribatuari esker eratu da, EEE Energiaren Euskal Erakundearen eta Corporación MONDRAGON taldearen parte den KREAN ingeniaritza sustatzailearen arteko lankidetzaren emaitza da.

Herritarrak eguzki-parke txikien bidez hornituko dira energiaz eta kooperatiban parte hartuko dute energia sortzeko eta kudeatzeko.

Autohornikuntza bultzatu nahi du EKIOLAk, kanpoko iturriekiko mendekotasuna murriztu eta energia berriztagarri iraunkorrak sustatu. Erakundeek eta herritarrek klimaren alde egingo duten apustu handia da. Izan ere, kooperatibako bazkide bakoitzak bere energia-kontsumoarekin.

• Nire panelak
• Nire energía
• Nire kontsumoa
• Nire etxea
• Nire herrian
• Denon artean kudeatuta

Aretxabaleta, Leintz Gatzaga, Arrasate eta Eskoriatzako udalek, EKIOLA eredua haien energia-estrategiarekin lerrokatuta dagoela uste dute. Proiektu jasangarria, tokikoa eta adostua da. Udal hauek eta Ekiola Energia Sustapenak asmo-akordio bat sinatu dute Leintz Bailaran eguzki energia sortuko duen EKIOLA kooperatiba sortzeko asmoarekin.

Zer
HITZALDIA
Noiz
2022/05/10 18:30 - 20:00"
Non
Zaraia aretoa
Hitzordua egutegira gehitu
iCal