Astelehena, otsailak 20, kiroldegia zabalik

2017/02/20
Kiroldegiko sabai-zuloetako kristalek izandako kalteen ondorioz, segurtasun arrazoiengatik, kiroldegia itxi beharra izan genuen aurreko astelehenean, otsailak 13.

Beharrezko lanak egin ondoren eta behin erabiltzaileen segurtasuna bermatuta daukagula ikusita, otsailaren 20an (astelehena) 8:00etan kiroldegia bere osotasunean zabalduko dugu. 

Zenbait astez izango ditugu hainbat konpontze lan; espero dugu ez duela instalakuntzako jardueretan eragingo.