Elikadura subiranotasunari eta feminismoei buruzko topaketa, Etxaldeko Emakumeak taldearekin

2020/10/07

Etxaldeko Emakumeak taldeak Elikatzen gaituen eta lurra eta pertsonak zaintzen dituen nekazaritza: elikadura subiranotasuna eta feminismoak topaketa gidatuko du urriaren 16an Arkupen, 18:00etatik 19:30era. Euskaraz eta doan.

Izena emateko epea hilaren 14ra arte dago zabalik berdintasuna@aretxabaleta.eus helbidean edo Arkupen. Edukiera 20 eserlekutara murriztu da, Covid-19aren aurreko segurtasun neurriak betetzeko.

Etxaldeko emakumeen eskutik, tokapeta honetan tokiko eta mundu mailako elikadura sistema aztertuko da, emakume baserritarren lana ikusaraziz eta elikadura subiranotasuna eta agroekologiaren aldeko apustua eginez. Bide batez, kontsumo kontziente, kritiko, eraldatzaile eta feministan oinarritutako irizpideak azalduko dira.

KARTEL GUZTIA IKUSI