www.aretxabaleta.eus

Esan euskaraz

Zure eguneroko jardunean euskaraz idazten laguntzen dizugu.

Aretxabaletako Udalak bere laguntza eskaini nahi die merkataritza edo ostalaritzan Aretxabaleta lanean ari diren guztiei, beren establezimenduetan jendaurreko testu laburrak (errotuluak, ordutegi-txartelak, prezio-zerrendak, oharrak, esku orriak …) euskaraz jarri ahal izateko. Hori dela eta zuzenketa, itzulpen eta zalantzak argitzeko zerbitzua sortu du, edonork erabil dezan.

Bertan azaltzen da zein tamainako testuak zuzendu eta itzul daitezkeen eta itzuli ezin direnak itzuli nahi izanez gero nora jo daitekeen.

Bestalde, hiztegiak atalean, lanean erabiltzekoak diren hitz, termino edo esaldi laburren kontsulta egiteko aukera eskaintzen da.