‘7x7 Kultura kalean’ programak kultura berreskuratuko du herrian

2020/06/09
Lehen hitzordua bihar izango da haurrei zuzendutako 'Kioskoa' antzezlanarekin. Ikuskizun bakoitzean aulkiak jarriko dira, ikusleen arteko segurtasun tarteak mantenduz.

Aire zabaleko zazpi ikuskizun izango dira protagonista bihartik ekainaren 25era bitartean herria girotuko duen 7x7 Kultura kalean programaren eskutik. Horrela, koronabirusaren ondorioz jasan duen geldialdiaren ondoren, Udalak berriro ekingo die kultur jarduerei.

Herriko plazan, Mitarte kalean, Iralabarri plazan, komentu zaharreko lorategian eta Kurtzebarri eskolako kantxan izango dira ikuskizunak, bost haurrentzat eta bi helduentzat.

Antzerkia, txotxongiloak, magia eta musika dira aurtengo edizioko 7x7 Kultura kalean ekimenaren proposamenak.

Ikuskizunetan segurtasun neurriak beteko dira. Kasu bakoitzean aulki kopuru jakin batera mugatuko da aforoa eta horien artean bi metroko tartea utziko da. Ikusleei maskara eramatea gomendatzen zaie.

Egitaraua:
1. Ekainaren 10ean. Trokolo teatro taldearen 'Kioskoa' antzezlana. Herriko plaza. 19:00etan.
2. Ekainaren 12an. Bihar txotxongilo taldearen 'Ipuin magikoak'. Santa Rita lorategia. 19:00etan.
3. Ekainaren 14an. Zirtaka antzerki taldeak 'Ongi etorri, lagun!' lana aurkeztuko du. Iralabarri plaza. 19:00etan.
4. Ekainaren 16an. Asier Kidam magoaren 'Aroak eta mirariak' ikuskizuna. Santa Rita lorategia. 19:00etan.
5. Ekainaren 19an. Voces Navarras taldea (jotak). Herriko plaza. 19:00etan.
6. Ekainaren 21ean. Havana 537 taldearen kontzertua. Mitarte kalea. 19:00etan.
7. Ekainaren 25ean. Zirika Zirkus konpainiaren ' Zinemaz Blai ' ikuskizuna. Kurtzebarri eskolako kantxa. 19:00etan.