Martxan da Aretxabaletako II.Jabetze eskola

2025/01/27

Pasa den urtean jarri zen martxan Aretxabaletako lehenengo jabetze eskola, irailetik abendura bitartean. Emakumeen ahalduntze indibiduala zein kolektiboa eta parte hartze sozio-politikoa sustatzea helburu duela, ekintza desberdinez betetako egitaraua antolatu dute oraingoan ere. Jendarte berdinzaleago eta justuago baterantz aurrera pausoak ematen jarraitu nahi dute, elkarren arteko sareak sortuz eta sustatuz.

Lehenengo jabetze eskolak emaitza positiboak izan dituen arren, herritar gehiagorengana iritsi nahi da bigarren jabetze eskola honetan antolatutako egitarau anitzarekin. Orokorrean ekintza guztien sarrera librea den arren, tailerretan izena eman behar da. Beraz, ‘’Hilekoaren zikloa berrezagutzen’’, ‘’Boterea, ahizpatasuna, perreoa’’ eta ‘’Produktu erotikoak ezagutzen’’ tailerretan izena eman beharko da, hurrengo helbide honetara idatzita: berdintasuna@aretxabaleta.eus.

Animatu antolatutako ekintzetan parte hartzera!

  • Otsailak 19 – Hitzaldia 18:00etan ``Descentrando miradas: introducción al feminismo de(s)colonial para transformar luchas locales’’ Luciana Alfaro
  • Martxoak 12 – Aurkezpena 18:00etan ‘’Hetero’’ liburua Uxue Alberdi eta Oihana Arana
  • Martxoak 26 – Tailerra 17:00etan ‘’Hilekoaren zikloa berrezagutzen’’ Idoia Sanchez
  • Apirilak 10 – Hitzaldia 18:00etan ‘’Las distintas dimensiones de la LGTBI+fobia; qué significa ser visible, principalmente para las mujeres lesbianas.’’ Aldarte elkartea.
  • Maiatzak 10 – Dantza tailerra 10:00etan ‘’Boterea, ahizpatasuna, perreoa’’
  • Maiatzak 15 – Hitzaldia 18:00etan ‘’Pluralean hobeto; ezberdintasunetik dibertsitatera’’ Ekua Elkartea
  • Ekainak 4 – Tuppersex tailerra 17:00etan ‘’Produktu erotikoak ezagutzen’’ Idoia Sanchez

JABETZE ESKOLA ESKUORRIA