Mendekotasun legeari lotutako prestazio ekonomikoak

ZERBITZUARI LOTUTAKO PRESTAZIO EKONOMIKOA (ZLPE)

Eguneko zentroko zerbitzu batean edo egoitza iraunkor batean sartzeko itxarote-zerrendan egon behar du mendeko pertsonak, eta plazarik eduki ez. Laguntza ekonomiko bat ematen zaio plaza pribatua ordaintzeko, plaza itundua lortu arte.

INGURUNEKO ZAINTZATARAKO PRESTAZIO EKONOMIKOA (IZPE)

Familiar batek zaindu dezan ematen zaio laguntza ekonomikoa mendetasuna duen pertsonari, baina familiar horrek mendetasuna duen pertsonaren etxe berean bizi behar du. Zaintzaileak onura bat izaten du: Gizarte Segurantzan alta emanda egon ahal izatea.

LAGUNTZAPERTSONALERAKO PRESTAZIO EKONOMIKOA (LPPE)

Mendekotasuna duen pertsonari laguntza ekonomikoa ematen zaio, zainduko eta artatuko duen pertsona bat kontrata dezan. Kontratatzen den pertsonak Gizarte Segurantzan alta emanda egon behar du.

Hartzaileak

  • Dependentziaren balorazioa edukitzea
  • Gipuzkoan erroldatuta egotea
  • Estatu espainiarrean gutxianez 5 urte bizi izana legez, hoietan, eskaeraren aurreko bi urteak. Bizitze- deboratik salbuetsita daude itzulitako emigranteentzat hartutako espainiar nazionalitateko pertsonak. Egoera irregularrean dauden atzerritarrek ez dute prestazio hauek jasotzeko eskubiderik.

Sartzeko modua

Balorazio-hitzordua Lehen Mailako Arreta Zerbitzuko gizarte-langileekin

        Gizarte Zerbitzuak (08:30etik 14:00etara)

        Otalora kalea, 1(Liburutegi zaharra)

   Tel. 943 711862

          ongizate@aretxabaleta.eus