Gurasoei zuzendutako hitzaldia:"Zer egin dezakegu gure haur eta nerabeek sexualitate aske eta osasuntsu bat izan dezaten?"

2024/04/11
Sexualitateari helduko dio Eider Goiburuk gurasoei zuzenduta eskainiko duen hitzaldian. Treba programaren barruan eskainiko den bigarren hitzaldia izango da. Arkupen izango da euskaraz, apirilaren 25ean, 18:00etan.

Eider Goiburu Moreno psikologian lizentziatua, sexu-hezitzailea, emakume eta gizonen arteko berdintasun teknikaria eta pedagogian doktoratua da. Bere ibilbide profesionala sexualitatearen lanketarekin hasi zen duela 20 urte eta bide horrek hezkidetza lantzera, indarkeria matxistaren prebentzioa garatzera eta emakumeen ahalduntze prozesuak laguntzera eraman du.

Esan bezala, Gipuzkoako Foru Aldundiko Gazteria Zuzendaritzak sustatzen duen Treba Gurasoak ekimenaren barruan kokatzen da hitzaldi hau. Haurren eta nerabeen bizi-kalitatea eta aukerak hobetzea du helburu programa honek, gurasoak hezkuntza-gaitasunetan trebatuz. Hitzaldi hau ikasturte honetan programatutako bigarrena izango da.

Hitzaldian parte hartzeko izen-ematea apirilaren 15etik-24ra izango da.

Izena emateko bidali email bat, izen abizenekin gazteria@aretxabaleta.eus helbide elektronikora.