www.aretxabaleta.eus

Larutan Danza. "Out of the Blue"

7x7 Kultura Kalean programaren barruan; dantza garaikidea.

Out of the blue lan fresko eta dibertigarria da, dantza librearen, mugitzearen, deskonektatzearen eta ohikotasunarekin haustearen plazeraz gozatzeko beharretik sortzen dena, publikoak guk bezainbeste goza dezan. Irribarre egitea nahi dugu, txalo egitea eta erritmoa sentitzea, piezak daraman kitzikapena bezala.

LaRutan dantza garaikidearen nazioarteko konpainia da, María Andrések sortu eta zuzendu zuen 2015ean, eta aretoko eta kaleko lan eszenikoak biltzen ditu, sarituak eta hainbat lehiaketatan (Madrilgo Koreografia Lehiaketa, ADAE) eta batzordeetan (Eusko Jaurlaritzak, Kataluniak) babestuta. Azken urteotan hainbat jaialdi eta azoketan ibili dira, Fira Tarrega (Katalunia), IKF (Alemania), DantzaHirian (Euskal Herria), LekuzLeku (Bilbo) eta Le Temps d ‘Aimer la Danse (Frantzia), besteak beste.

  • Zuzendaritza eta koreografia: María Andrés.
  • Antzezleak: Denis Martínez, María Andrés.
  • Jantziak: María Andrés.
  • Bideo eta argazkiak: Miguel Espiga.

Teasser bideoa

Eguna:

  • Ekainak 3, egubakoitza, 19:00etan

Lekua:

  • Herriko plaza
Zer
7x7 Kultura Kalean
Noiz
2022/06/03 19:00 - 20:00"
Non
Herriko plaza
Hitzordua egutegira gehitu
iCal