Hondakinak bereiztea derrigorrezkoa izatea nahi du EAEko herritarren %75ak
“Euskadi osoan zure ustez, hondakinak bereiztea derrigorrezkoa izan beharko litzateke eta egiten bada zigorrak jaso beharko lirateke?”. Horixe da inkestak zehazki galdetzen duena (13. orrialdea), eta hauxe erantzuna:
- %27ak uste du derrigorrezkoa behar lukeela eta birziklatzen ez duenari isuna jarri beharko litzaiokeela.
- %48ak uste du derrigorrezkoa behar lukeela, baina isunik gabea.
- %23ak uste du ez litzatekeela derrigorrezkoa izan behar.
- %3ak ez daki edo ez du erantzuten.
Alegia, herritarren %75a derrigorrezko birziklapenaren aldekoa dela EAEn. Probintzien aldetik apenas dago diferentziarik datuetan –Gipuzkoan ere ez– eta alderdien boto emaileen artean derrigorrezkoa izan beharraren jarrera gailentzen da, EAJko boto emaileen kasuan %75a eta PSEkoen artean %81a.
Badakigu inkesten fidagarritasuna askotan zein izan ohi den –galdetutako herritarren %83ak dio dena edo ia dena birziklatzen duela–, baina joerak eta sentsibilitateak erakusteko ere balio izaten dutela esaten da.