Udalak administrari bat kontratatuko du hamabi hilabeterako
2020/11/27
Udalak hamabi hilabetez lanaldi osoko administrari bat kontratatzeko prozesua jarri du martxan.
- · Hautagaiek baldintza hauek bete beharko dituzte:
1. Lanik gabe egotea.
2. Euskal Enplegu Zerbitzuan langabetu gisa izena emanda egotea.
3. Gazte Bermerako Sisteman izena emanda egotea.
4. Aretxabaletan erroldatuta egotea.
5. 30 urtetik beherakoa izatea.
6. Goi Mailako Heziketa zikloa Administrazio arloan.
7. Euskara: Europako Erreferentzia Markoaren C1 gaitasun maila egiaztatzea (EGAren parekoa).
*Euskarako hizkuntza eskakizuna egiaztatu egin ahal izango da azterketaren bitartez.
Lehiaketan parte hartzeko Lanbiden izena eman beharko da 2020ko abenduaren 4rako.