Udalak dirulaguntzen deialdia jarri du abian
2023/07/07
Laguntzak hainbat arlotan garatutako proiektuei zuzenduta daude: kirola, kultura, euskararen sustapena, garapen bidean dauden herrialdeetan lankidetza, enplegua sortzea edo gazteek etxebizitzak alokatzea.
Udalak aurten emango dituen dirulaguntzen programen deialdia abian da. Tokiko elkarte eta erakundeek 2023an hainbat esparrutan garatuko dituzten jarduerak eta proiektuak lagunduko dira laguntza ekonomiko hauen bidez: kirola eta kultura sustatzea, euskararen erabilera bultzatzea, garapen bidean dauden herrialdeetan lankidetzarako ekimen solidarioak gauzatzea, edo enplegua sortzea.
Dirulaguntza hauek jasotzeko eskabideak https://www.aretxabaleta.eus egoitza elektronikoaren bidez egingo dira.
Programen oinarriak eta eskabideen epea hemen kontsulta daitezke.