Parte hartze ordenantza saio irekia urtarrilaren 18an, 18.30ean, Arkupen

2017/01/12
Lehen testua zirriborroa adosteko lan saio irekia.

Bildutako ekarpen eta ideiak jaso ostean, adostasun fasera heldu gara. Hori dela eta, lehen testu zirriborroa adosteko lan saio irekian parte hartzeko deialdia luzatzen dizuegu.

Saio irekia datorren urtarrilaren 18an izango da, 18.30ean, Arkupe kultur etxeko  bigarren solairuan.