Udalak koronabirusaren hedapena saihesteko neurriak hartu ditu
Koronabirusaren hedapenari buruz osasun-agintariek egindako gomendioak eta oharrak ikusita, Udalak prebentzio neurri batzuk hartu ditu, kutsatzea saihesteko. Hala, jende asko biltzen duten ekitaldiak bertan behera geratu dira. Beraz, biharko aurreikusita zegoen Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoen ikuskizuna ez da taularatuko. Erositako sarreren dirua itzuli egingo da eta aurrerago jakinaraziko da non eta noiz egingo den.
Zerbitzu publikoei dagokienez, bihar hasi eta martxoaren 31ra bitartean, itxita egongo dira kiroldegia, Arkupe, ludoteka eta gaztelekua, abisu berririk izan ezean. Udal euskaltegiak, aurrez aurreko eskolak eten baditu ere, interneten plataforma bidez eskolak ematen jarraituko du. Basotxo erretiratuaren elkartea itxita dago gaurtik. Udalak ezinbestekoak diren herritarren kontsultak erantzungo ditu.
Bestalde, UDA kirol elkarteak instalakuntza guztiak itxi ditu eta antolatutako ekintza guztiak bertan behera geratu dira.
Gertatzen diren aldaketen berri ahalik eta azkarren emango da.